Labo saileko film laburrak Antzoki Zaharrera iritsiko dira
Bosgarren urtez jarraian, hainbat film labur esperimentalez gozatzeko aukera izango da hirian. Izan ere, Frantziako Clermont-Ferrand Zinemaldiko Labo saileko 34 film ikusgai izango dira bihartik larunbatera bitartean, Antzoki Zaharrean. Fikziozko film laburrak izango dira nagusi. Sarrera doakoa izango da.