Dagoeneko 1.200 emakumek eman dute izena Lilatoian
Martxoaren 4ean Donostian jokatuko duten Lilatoirako guztia prest dago. Antolatzaileek aurkezpenean aurreratu dutenez, dagoeneko 1.200 emakumek eman dute izena, beraz, iazko 2.200 partaideetara iristea espero dute. “Helburua emakumeek kirola egiteari beldurra galtzea zen, eta urtez urte lortu dugula ikusten dugu”, adierazi du Lilatoi taldeko Arantxa Gurmendik. Argibide gehiagorako: lilaton.com.