Presoen aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte Martuteneko 27 poligonoan eta Donostia Ospitalean
Hileko azken ostirala preso eta iheslarien eskubideen aldeko mobilizazio egun orokorra izanik, LAB sindikatuak mobilizaziora deitu du. Otsailaren 24ean, 12:30etik 13:00etara, kontzentrazioa egingo dute Martuteneko 27 poligonoko sarrerako rotondan.
Bestalde, gaixotasun larriak dituzten presoek kalean egon beharko luketela aldarrikatzeko, ospitaleen aurrean elkarretaratzeak egingo dituzte azken ostiralean. Donostiako kasuan, 12:00etan izango da protesta Donostia Ospitalearen aurrean.