Surfrider Fundazioak itsasbazterra garbitzeko kanpaina antolatu du
Ia bostehun garbiketa antolatu ditu elkarteak, ekimenarekin bat egiten duten laguntzaileekin elkarlanean. Saio horietatik 25 bat Donostiako hondartzetan izango dira, egun eta ordu ezberdinetan. Informazio gehiago jaso nahi duenak www.itsasekimenak.org webgunera jo dezake.