Farmazien inguruko informazioa jasotzeko mugikorretarako doako aplikazio bat aurkeztu dute
Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialak mugikorretarako doako aplikazio bat aurkeztu du, farmazien inguruko informazioa jasotzeko. Hainbat aukera eskainiko ditu aplikazio berriak. Kokapenaren arabera, GPS teknologiaren bidez, gertuen dauden farmaziak adieraziko zaizkio erabiltzaileari, beti ere distantzia egokitzeko aukerarekin, bai eta zerrendan edo mapa baten gainean ikustarazteko moduarekin. Era berean, farmazien bilaketa arina egin ahalko da; kokapena, data, guardiakoa den ala ez, eta eguna edo gaua arabera egin ahal izango da.