Etiopia Utopiaren alde egingo dute larunbateko baserriko produktuen azokan
Babarrun eta sagardo dastatzearekin ateratako diruaz lagunduko dute baserriko produktuen azokaren antolatzaileek Etiopia Utopia elkartea. Behemendi, Lurlan eta Donostiako Udalak antolatutako ekimen berezian bertako produktuak erosi ahal izango dira, larunbatean, 09:00etatik 15:00etara, Loiola kalean.
Elkarte hauek antolatutako azoka berezian aske hazitako txerriaren produktuak, Ibarrako piperra eta beste hamaika jaki natural aurkitu ahal izango dira. Baserritarren ekoizpena erosteaz gain, bisitariek Etiopia Utopia elkarteak kudeatzen duen Irribarreak proiektua laguntzeko aukera izango dute bisitariek. Hala eta guztiz ere, ez da ezeren trukeko laguntza; antolatzaileek babarrun eta sagardo dastatzea antolatu dute. 2 euroko prezioan Eusko Labeldun Tolosako lekale beltza eta sagarren edaria probatzeko aukera izango dute nahi dutenek, beti ere prestatuko idutzten 800 anoak bukatu baino lehen saiatzen badira.
Irribarreak proiektuaren bidez, Etiopia Utopia hortz kilinika eraikitzen ari da Wukro herrian (Etiopia).