Ezkilatxo Gazte Taldeak merkatu txikia antolatu du
Bildutako dirua Limako eskola batean putzua egiteko erabiliko dute.
Ezkilatxo Gazte taldeak merkatu txikia egingo du martxoaren 10ean eta 11n, Jose Maria Salaberria kaleko Familia Sakratuaren parrokian. Bertan, liburuak, diskoak, DVDak, apaingarriak, bitxiak… salgai izango dira; eta honen bidez bildutako diru guztia Limako (Peru) eskola batean putzua jartzera bideratuko da. Merkatuaz gain, tombola, taberna postua eta musika ere izango da.
Nahi duenak erabiltzen edo nahi ez dituen gauzak, arropa izan ezik, dohaintzan eman ditzake azokan sal ditzaten. Horretarako, merkatu txikiaren aurreko ostiraletan Ezkilatxoren lokalera eraman beharko dituzte, 18:30etik 21:00etara bitartean.