Galdona ‘saltseroa’ omenduko dute Ibaetako jaietan
Ibaetako Jai Batzordeko lehendakaria izango dute protagonista festek; asteburu honetan hasi eta hurrengoan bukatuko dira.
Martxoaren lehenaren inguruan antolatzen dituzte ibaetarrek auzoko festak. Eginkizun horretan nabarmena izan da urteetan Juanjo Galdonak egindako lana, eta Ibaetako Jai Batzordeak horregatik omenduko du aurten, sei eguneko egitarauaren barruko ekitaldian.
Ibaetako Jai Batzordeko lehendakariari, hau da, Galdonari, egingo diote gorazarre bere kideek. Fernando Diezek azaldutakoaren arabera, «uztailean izan zuen osasun arazoa, eta orain osatzen ari da». Hori dela eta, aurten ez du antolaketan parte hartu. Omendua, Aingeru Goardakoaren jaiena ez ezik, «danborradaren arduraduna ere bada; saltseroa da,horrelako guztietan sartzen da».
Ezagutza ekitaldia jaien bigarren igandean egingo dute, martxoaren 4an, alegia. Batzordeko kideek omenaldirako hitzordua 12:40an ezarri dute, Aitor Zabaleta plazan. Diezek gaineratu duenez, «ziur gaude; gustatuko zaio».
Kirola, meza, bertsoak…
Kirola aukeratu dute Jai Batzordeko arduradunek festetako lehen asteburuko egitaraua osatzeko. Larunbatean, 35. ekitaldira iritsi den kadete mailako txirrindularitza Irekiera Sari Nagusia egingo dute Ibaetako industrialdean. Igandean, berriz, orain arte jokatzen aritu den festetako pala txapelketaren azkeneko bi partidak izango dira.
Aingeru Goardakoaren egunean, datorren ostegunean, azkeneko urteko errezetari eutsiko diote: hau da, meza, bertsolariak, trikitilariak eta, noski, Gorriti Show-a.
Egitaraua
Etzi, larunbata 25
- 15:30. Txirrindularitza. Kadete mailako XXXV Irekiera Sari Nagusia, Ibaetako industrialdean.
- 11:30. Pala txapelketaren hirugarren eta laugarren postuetarako partida, Lautximenetan.
- 12:00. Pala txapelketaren finala, Lautximeneta pilotalekuan.
- 11:00. Meza, baselizan.
- 12:00. Salda, trikitixa eta Gorriti Show-a.
- 12:45. Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Gaztelumendi anaiak, Unai eta Beñat, bertsolarien saioa.
- 17:00. Gorriti Show-a, herri jolasak eta trikitixa.
- 18:30. Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Gaztelumendi anaiak, Unai eta Beñat, bertsolarien bigarren saioa.
- 19:00. Trikitixa emanaldia.
- 22:00. Vanpopel taldearen emanaldia, Aratz erretegian.
- 17:30. Oria txaranga eta txokolate jatea; ondoren, buruhandiak.
- 18:30. Playback-karaokea, gazteentzat.
- 21:00. Danborrada poteoa 18 urtetik gorakoentzat.
- 21:30. Besteikpe, Eskakeitan eta Lua taldeen emanaldia, pilotalekuan.
- 12:00. Bartzelonako Los Caneka Show, haur emanaldia, Lautximinieta pilotalekuan.
- 16:30. Haur jolasak, Aitor Zabaleta plazan.
- 17:00. Aingeru Goardakora igoera krosa. Izena ematea, Aitor Zabaleta plazan.
- 18:00. Oria txaranga eta buruhandiak.
- 18:30. Txokolate jatea, Aitor Zabaleta plazan.
- 19:30. Egan taldearen emanaldia, Lautximinieta pilotalekuan.
- 20:30. Herri afaria parrokiako beheko aldean, txartelak aldez aurretik Teresatxo eta Aratz tabernetan eta Migelo liburudendan erosi behar dira.
- 23:30. Drindots musika taldearen emanaldia, Lautximinieta pilotalekuan.
- 02:00. 18 urtetik gorakoentzako zinta lasterketa. Ezinbestekoa da bizikleta norberak eramatea.
- 10:00. Diana.
- 10:30. Toka eta bote txapelketa, Aitor Zabaleta plazan.
- 10:30. Haurrentzako marrazki lehiaketa, Errotaburun.
- 11:00. Eskolarteko haur krosa, Errotaburun.
- 12:30. Patata tortilla lehiaketa, Aitor Zabaleta plazan; tortilak 12:15erako aurkeztu behar dira.
- 12:35. Pala txapelketaren sari banaketa.
- 12:40. Juanjo Galdonari omenaldia.
- 12:45. Sagardo dastatzea.
- 16:30. Ibai ikastolako ikasleen euskal dantzen emanaldia, Aitor Zabaleta plazan.
- 17:00. Mus txapelketa azkarra, Aratz erretegian.
- 17:30. Herri kirolak, plazan. Aizkolariak: Olasagasti eta Etxebeste, Biurri eta Ugaizen kontra. Harri-jasotzaileak: Aimar Irigoien eta Agustin Landarbide.
- 18:30. Egan taldearen kontzertua, Lautximeneta pilotalekuan.
- 20:00. Zozketa eta sari banaketa, Lautximeneta pilotalekuan.
- 17:00. Umeen eguna, feriak erdi prezioan.
- 17:30. Patin jaia, frontoian.
- 18:45. Txokolate jatea.


