Ibaetako campusean zuzenekoa eskainiko du Lolas Club taldeak
Lolas Club taldea zuzenean ariko da gaur arratsaldean, EHUren Ibaetako campusean. Uno izeneko diskoa aurkeztuko du rock and roll musika talde indartsuak. Lolas club 2004an sortu zen, Jon Franco Lolasen (ahotsa eta gitarra) eta Asier Correa Afiren (gitarra) eskutik. Ondoren, gainontzeko taldekideekin egungo taldea osatu zuten: Iñaki Amundarain Keef (pianoa), Iñaki Bernal Berny (bateria) eta Unai Olano (baxua). Kontzerturako sarrera irekia eta doakoa izango da.