Asier Illarramendi
Madrilen gaur arratsaldean izandako bileraren ostean, Espainiako Federazioko Apelazio Batzordeak Lehiaketa Batzordeak Asier Illarramendiri ezarritako zigorra berretsi du. Apelazioak ez du onartu Realaren helegitea. “Epailearen aktak gertatutakoa zehaztasunez jasotzen du, eta argi dago, Illarramendi behin gainditua izan zenean, bere aurkaria lurrera bota zuela, adierazten den bezala”. Klub txuri urdinak Espainiako Kirol Displizinako Batzordera joateko aukera aztertuko du.
Lehiaketa Batzordeak bi partidekin zigortu zuen atzo Realeko erdilaria. Horrenbestez, mutrikuarrak ezin izango du jokatu Ligako datozen bi jardunaldietan; Mallorcaren aurka Anoetan eta Athleticen aurka, San Mamesen.
Illarramendik txartel gorria ikusi zuen Granadaren aurkako lehian, joan den igandean, oso erabaki eztabaidatuan.