InterRedek jolas kooperatiboei buruzko tailerra egingo du asteburuan
Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko prest dagoen edonori irekia da. Honen helburua, elkarlanean oinarritzen diren jolas kooperatiboak, fisikoak nahiz mahai jolasak, ezagutaraztea da. Informazio gehiagorako
943-279044 telefonora deitu.
