Presoak Euskal Herrira hurbiltzeko eta espetxe neurriak malgutzeko adierazpena onartu dute
Euskal presoak “pixkanaka” Euskal Herriko kartzeletara “hurbiltzeko”, gaixotasun larriak dituzten presoei hirugarren gradua emateko eta “iragan terroristarekiko damua” agertzen dutenak bergizarteratzeko eskatu du PSE-EE taldeak, eta gaur, udalbatzarrean, erakunde adierazpena aurkeztu dute. Espainiako Gobernuari zuzendu dizkio eskaerak. Ernesto Gasco bozeramaileak aurrerapausoa eman eta ausart ari zirela adierazi du. “Inoren aurkako akordioa ez dela eta elkarbizitza demokratikoaren aldeko pausoa dela azpimaratu du. Adierazpenean, halaber, biktima guztiak gogoan izateko nahia agertu du. Juan Karlos Izagirre alkateak erakunde adierazpena onartzeko udal taldeek egindako esfortzua txalotu du.