Saizarbitoriak apirilean argitaratuko du 'Martutene' nobela
Hilabete barru kaleratuko du Ramon Saizarbitoria idazle donostiarrak Martutene eleberria Erein argitaletxearekin. Duela bi urte inguru idatzia zeukan nobela berria, eta harrezkero presarik gabe baina pausa handirik gabe aritu da zuzenketa lanetan. Liburuaren egunaren harira egiten den azokarako prest egotea espero du Erein argitaletxeak.