Bihar zabalduko dute irabazi asmorik ez duten elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea
Eskaera izapideak osatzen laguntzeko hiru saioko ikastaroa prestatu dute elkarteetako idazkarientzat
Bihar zabalduko da irabazi asmorik ez duten elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea. Martxoaren 29a izango da proiektuak aurkezteko azken eguna eta eskaerak inongo arazorik gabe egiteko ikastaroa prestatu du Auzo eta Partaidetza Sailak. Elkarteetako idazkariei bideratutakoa da eta eskaera eta zuriketa izapideak osatzen laguntzeko asmoa du. Martxoan izango da eta hiru saio izango ditu.
Diru laguntzetarako 1.378.848 euro bideratu dituzte. Aurreko urteetako kopurua mantentzeko ahalegina egin dutela azpimarratu du Axier Jaka Partaidetza zinegotziak.
Laguntzok uda hasieran jasoko dituztela zehaztu du Bilduko zinegotziak, halaber.

