Andresa Portugal omenduko dute, bihar
Parte Zaharreko bizilagunek Andresa Portugal omenduko dute bihar; lore eskaintza egingo dute, 13:00etan; eta 19:00etan, omenaldia egingo diote. Antxoa saltzaileak postua jarri ohi zuen tokia, Bretxa plaza, aukeratu dute ekitaldietarako.
Portugal joan den igandean hil zen, 96 urte zituela. Orain hilabete gutxi arte eutsi zion berarekin batera galdu den ogibideari. Bizitza osoko lana aitortu zioten udal agintariek Hiritar Merezimenduaren Domina emanez joan den urtarrilaren 19an.