Babestutako etxeen zozketa hilabete bukaeran ala apirilaren hasieran izango da
Aldunaeneko eta Amerika plazako babestutako 140 etxeen zozketa martxoaren amaieran ala apirilaren hasieran izango da. Hala baieztatu du Iñaki Maizak, Etxegintzako zuzendariak. Hautagaien behin-behineko zerrenda kaleratu dute jada. 9.000 lagun dira babestutako etxe bat eskuratzeko zerrendan daudenak, eta 4.000 dira tasatutako etxe bat lortzeko izena eman dutenak.