Langile batek istripua izan du Ategorrieta hiribidean
Zauritutako langile bat Donostia Ospitalera eraman dute gaur goizean, hankan min hartuta. Ategorrieta hiribideko obra batean lan egiten ari zen, zulo batean, leherketa bat gertatu denean. Ertzaintza eta Udaleko Mugikortasun Saileko teknikariak bertaratu dira, eta gas isuririk ez dela egon jakinarazi dute. Langileak zenbait haustura ditu, baina zauriak ez dira larriak.