Olatz de Andres (Argazkia: Estitxu Zabala)
Privolva ikuskizuna Donostian lehen aldiz taularatuko du Olatz de Andres dantzari eta koreografo donostiarrak. Zehazki, dFeria jaialdiaren egitarauaren barruan estreinatuko du lana, Intxaurrondoko kultur etxean, martxoaren 13an, 11:30ean. Grosekoa da bera, baina egun Bilbon bizi da. IRUTXULOKO HITZAri bere ibilbidearen berri eman dio, eta
Privolvaren nondik norakoak azaldu dizkio; beraz, biharko egunkarian elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera egongo da. “Fagoaga dantza akademian balleta egiten hasi nintzen”, adierazi dio egunkari honi.