Egian 50 zuhaitz bota dituzte
Eguzki talde ekologistak aditzera eman duenez, Egian, Quiron erietxearen azpian eta Egiako parekearen ondoan, 50 zuhaitz moztu dituzte. Zuhaitz handiak zirela eta inongo arrazoirik plazaratu gabe bota dituztela salatu dute. Hori dela eta, zuhaitzak nork eta zergatik moztu dituzten galdetu die Eguzkik udalari, aldundiari eta Espainiako Gobernuko Kosta Zuzendaritzari. Zuhaitzak botatzeko baimenik ote zuten jakin nahi du talde ekologistak, halaber.


