Igarotako bidearen kronologia bat

Hayao Miyazaki zuzendari japoniarraren 'Nire auzokide Totoro' filma emango dute Aiete kultur etxean

Hayao Mizaki zuzendaria.

Hayao Miyazaki zuzendari japoniarrari buruzko zikloa otsailaren 25ean hasi zen, Ponyo itsaslabarrean (Gake no Ue no Ponyo, 2008) filmaren proiekzioarekin. Larunbat honetan, martxoaren 24an, Nire auzokide Totoro (Tonari no Totoro, 1988) emango dute, eta zikloa amaitzeko, apirilaren 14an Chihiroren bidaia (Sen to Chihiro no kamikakushi, 2001). Film hauek 5 urtetik gorako haurrentzat dira, eta orohar natura eta gizakiaren arteko harremana, erantzukizuna, indibidualismoa eta gerraren kontrako mezuak izaten dituzte.

Emanaldi guztiak arratsaldeko 17:00etan eskainiko dira, Aiete Kultur Etxearen hitzaldi aretoan. Sarrera doakoa da, edukiera bete arte.

HITZAkide HITZAkide