19.440 euro bildu dituzte Gure Nahia Elkartasuna ekimenaren bidez
Irrien Lagunen Elkartasun Taldeak jaialdi berezia egin zuen joan den otsailaren 5ean. Gure Señeak elkartearekin elkarlanean, Nahia de Cos 4 urteko haur donostiarraren aldeko ikuskizuna egin zuten Viktoria Eugenia Antzokian: ‘Gure nahia, elkartasuna’. De Cosek Batten gaixotasuna du, eta hura laguntzeko egin zuten ekitaldia. Kirol zein kultura munduko hainbat pertsona ezagunek parte hartu zuten jaialdian: Pirritx eta Porrotx pailazoek, Beñat Gaztelumendi bertsolariak, Bera Bera Errugbi taldeko jokalariek eta Donostiako Piraten Ezkila kapitainak, besteren artean.
Ekimen honen bidez 19.440 euro bildu dituzte. Otsailaren 5ean egin ziren bi emanaldietan saldutako sarreren bidez 12.524 euro lortu zituzten. Kontu korronte bat ere ireki zuten, 0 ilara, eta bertan 6.916 euro bildu dituzte.

