Apirilaren 28an egingo dute XX. Aerobithon-a
Aerobic Kirola eta Natura elkarteak antolatutako Fitness Day-ren barruan izango da aurten ere Aerobithon ekimena. Benta Berri kiroldegian egingo den kirol jaian parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena; horretarako 943-43 17 05 telefonora deitu behar da. Parte hartzeko 10 euro ordaindu beharko dira. Egun horretarako prestatutako ekitaldien artean mintegiak bizikleta estatiko gaineko jarduerak eta aerobic saio luzea izango dira.