"Eromena eromenetik" kontatu du Itxaso Martinek 'Ni, Vera' liburuan
Kazetaria da izatez Itxaso Martin (Gros, 1981); bere pasioa, ordea, idaztea da. Azken lau urteetan lanean aritu ostean, Ni, Vera liburua kaleratu du, Elkar argitaletxearen eskutik. Eleberrian “eromena eromenetik” kontatzen duela adierazi du Martinek, goizean egindako aurkezpenean. Bere birramona batean oinarritu da liburuko protagonista sortzeko; izan ere, Arrasateko Psikogeriatrikoan egon zen, 40 urte zituenetik hil arte. Dagoeneko, 18’50 eurotan eros daiteke Martinen lehen nobela.
IRUTXULOKO HITZAK egile donostiarrari egindako elkarrizketa argitaratuko du datorren astean.

