Igarotako bidearen kronologia bat

Stop Desahuciosek protesta egin du Kutxaren batzarraren sarreran

Stop Deshauciok taldeko kideek beraien eskaeraren berri eman diete Kutxako batzarkideei.

Stop Deshauciok taldeko kideek beraien eskaeraren berri eman diete Kutxako batzarkideei. (Argazkiak: Mikel Goñi)

Stop Desahaucios taldeak protesta egin du Kutxaren Andia kaleko egoitzaren aurrean, finantza erakundearen batzarra egiten ari ziren bitartean. Kaleratzeen aurkako taldeak Espainiako gobernuak onartu berri dituen hipoteken inguruko dekretua Donostiarako baliogabea dela dio. eta Kutxari bertako errealitatera egokitzeko eskatu dio.

Gobernuaren dekretuak Donostiaren tamainako hirietan 150.000 eurotan ezarri du etxea ordainketa gisa emateko muga, eta protesta taldeak dioenez, hiriko hipoteka gehienek gainditzen dute.

Hori dela eta, Kutxaren batzarkideei eskatu diete batzarrean gaia jorra dezaten eta dekretuaren edukiak Donostiara zein Gipuzkoara egokitzea, bertako ezaugarri sozioekonomikoak aintzat hartzeko.

Protestaren lehen uneetan ertzainak bertaratu dira, baina elkarretaratzea egiteko legezko baimen guztiak zituztela konprobatuta Gipuzkoa plazara joan dira.

HITZAkide HITZAkide