Udaberriari ongi etorria emango diote Hanami festan
Kurando, Gazta eta Javi P3z DJak izango dira gaur Viktoria Eugenia Cafen
Udaberri on! Kurando, Gazta eta Javi P3z Djek udaberria iritsi dela ospatu nahi dute. Festa egingo dute gaur Viktoria Eugenia Cafen. Hanami Picnic Party izena du festak. Japonian hala izena du udaberriaren festak. Eta Gereziondoaren loraldiari zor dio izena. Familiak parketara joateko ohitura dute, belardietan eseri eta, piknika egiten duten bitartean, zuhaitzetako gerezi-loreak miresteko. Donostian, musika saio batekin ospatuko dute. Festa gauerdian hasiko da eta 05:00ak arte luzatuko da. 02:00etan sarrera ordaindu behar da, 8 euro (edari bat barne).
