Igarotako bidearen kronologia bat

Udalak 1.130 lanpostu sortzeko plana jarriko du abian

Udalak, Donostiako Sustapenaren eskutik, ekonomia sustatzeko plana jarriko du abian. 1.130 lanpostu sortzeko helburu betetzeko 4,3 milioi euro bideratuko dituzte. Krisiak gehien zigortutako auzo eta eremuetan egingo dute indarra. Altza eta Martuteneko 27 Industrialdea izango dira ardatz nagusietako bi. Altzak %15eko langabezia du (hiriko batez bestekoa baino hiru puntu gehiago). 27 Industrialdean hainbat enpresa itxi dituzte eta hiru langiletik batek galdu du bere lanpostua. Donostiako Sustapenak, era berean, ikasketa titulua duten eta lanean hasteko zailtasunak dituzten gazteei nahiz 40 urtetik gorako langabeei laguntzeko bitartekoak ezarriko ditu.
HITZAkide HITZAkide