Egia itxita dago
Egiatarrek lanuzte nabarmena egin dute. Auzoa zeharkatzen duten Ametzagaina, Karmengo Andre Maria eta Mandasko Dukearen kaleetan apenas bost saltoki eta taberna daude zabalik. Banketxeek ere jaitsi dute pertsiana. Anbulategian eta Udalaren Musika eta Dantza Eskolan gutxieneko zerbitzuekin ari dira lanean.
Bideoa: M29donostia.blogspot.com