Grosen ezer gutxi dago irekita
Greba jarraipen handia izaten ari da Grosen. Saltoki eta taberna oso gutxik erabaki dute ateak irekitzea. Irten berri den manifestazioarekin bat egitekoa zen zutabea Saguesetik urruntzean, hainbatek pertsiana altxa dute, erdiraino bada ere. Irekita dauden tabernak lepo daude.
Okendo kultur etxea itxita dago; gasolindegiak eta osasun etxea, aldiz, irekita. Autobus zerbitzu murriztua ilara luzeak eragiten ari da auzoko geltokietan. Ikastetxeetan ez da haurrik ageri; eta Zubiri-Manteo ikastetxeren fatxada grebaren aldeko pintadez bete dute. Plazak, haur jolasak eta saskibaloi kantxak haurrek eta gaztetxoek hartu dituzte.