Piketeak eta Ertzaintza, aurrez aurre, EHUn
Fakultateetako hormetan lan uztearen aldeko eta lan erreformaren aurkako pankarta eta kartel ugari azaldu dira. Era berean, nabaria izan da ikasleen grebarako atxikipena, besteak beste, aparkatzeko toki ugaria zegoelako. Inguruko kafetegi eta tabernak ere itxita daude.


