Parte Zaharrak pertsiana jaitsi du
Ez turistek ezta bertakoek ere ezingo dute pintxorik jan edo kaferik hartu Parte Zaharrean. Auzoa erabat itxita dago. Bertako ostalari eta merkatariek ez dituzte ateak zabaldu, beraz, piketeek zeregin gutxi dute. Greba egin nahi ez zuen Sarriegi kaleko apustu etxea itxiarazi egin dute lehen orduetan, eta “eskirol” idatzi diote erakusleihoan. Anbulategia martxan den arren, langile eta gaixo gutxi dabil. Parte Zaharreko botikek, beste auzoetan ez bezala, ez dute lanik egingo.