Fernando Savaterrek 'Los invitados de la princesa' liburua aurkeztu du
Uharte batean kongresu batera joan eta irten ezinda geratzen den talde baten istorioa kontatzen du Fernando Savater idazle donostiarrak. Los invitados de la princesa izena du bere azken liburuak eta Bilbon aurkeztu du gaur goizean. Eleberria liburuen omenaldia dela esan du idazleak, irakurleak goza dezan idatzi zuela. Liburua saritu zuen epaimahaiaren arabera, egungo gizartearen parodia da Savaterren nobela. Eleberriaren Udaberria Saria eskuratu zuen Savaterrek.