Bihar zabalduko dute Loiolako zeharbidearen ondoan dagoen behin-behineko aparkalekua
Azken asteotan egindako lanak bukatu ondoren, bihar irekiko dute Loiolako zeharbidearen ondoan dagoen behin behineko aparkalekua. Guztira 23 aparkaleku berri sortu dituzte, eta lurzoruak denera 53 autoentzako tokia izango du.
Aparkalekua behin behinekoa izango da, eta zuzeneko sarbidea izango du Loiolako zeharbidetik. Jon Albizu mugikortasun zinegotziaren ustez, “Loiolako auzoan egon den eskaerari erantzunez hartutako erabakia da. Gainera aparkalekuak sarbide zuzena izango du zeharbidetik, izan ere, bi norabideko errepidea dago, sartzeko eta irteteko. Urbasa Mendilerroa kaletik ere sartu eta irten ahal izango da aparkalekura”.