Igarotako bidearen kronologia bat

Robotak eta bertsolariak izango dira Hitzaren Gunearen lehen erabiltzaileak

EHUren Ibaetako campusean irekiko dute bihar Hitzaren Gunea. Inaugurazio ekitaldian, besteak beste, Andoni Egaña eta Maialen Velarde bertsolariek eta Galtzagorri robotak parte hartuko dute.

Unamuno plazan egongo da Hitzaren Gunea izeneko espazio berria. Arduradunek azaldu dutenez, bertan “edozeinek nahi duena publikoki esan dezake”. Inaugurazioa bihar, apirilak 18an, 12:00etan izango da, eta EHUko errektore Iñaki Goirizelaiaren hasiera bertsoak irekiko du. Horren ondoren hasiko da robotak eta bertsolariak deman jarriko dituen ekitaldia. 13:30ean, berriz, musika emanaldia, eta sagardoarekin lagundutako mokadutxoa jateko ordua iritsiko dira.

HITZAkide HITZAkide