XX. mendeko Donostiari buruzko hitzaldia emango dute Errioxa Etxean
Donostiako Errioxa Etxeak apirilerako antolatu dituen ekitaldiak jakitera eman berri ditu. Jarduerak hilaren 20an, 25ean eta 26an izango dira, eta horien artean hiriaren historia ardatz izango duen hitzaldia izango da. Hain zuzen ere, ostiral honetan, hilaren 20an, emango du Manuel Harina irakasleak Un almirante entre dos reinas: Donostia del primer al segundo centenario hitzaldia.
El Litri y su sombra filma, berriz, datorren asteko asteazkenean proiektatuko dute. Hilabeteko ekimenen segida poesia irakurraldi batekin bukatuko dute, ostegunean irakurriko baituzte Inmulieribus liburuko lanak. Ekimen guztiak Salamanca pasealekuko egoitzan izango dira 19:30ean, eta ondoren solasalditxoa egingo dute.