Zer dute jokoan donostiarrek azaroaren 29an?

Bi pertsona atxilotu dituzte ertzainek, furgoneta bat lapurtzea leporatuta

Ertzaintzak jakitera eman duenez, bi pertsona atxilotu zituzten atzo Antiguan, Tolosa Hiribidean, furgoneta baten lapurretarekin zerikusia dutelakoan. Hain zuzen ere, aurreko egunean furgoneta lapurtu zioten pertsona batek Ertzaintzara deitu zuen atzo bere ibilgailua ikusi zuela esanez; asteazkenean giltzak jarrita zituela ostu zuten Erdialdean, Zaragoza plazan.

Ertzainek jabearen nortasuna eta ibilgailuaren datuak konprobatu ondoren, zain gelditu ziren inguruetan ustezko lapurrak azaldu zain. Handik ordu eta erdira, bi pertsona gerturatu ziren furgonetara, eta atea irekitzean poliziek identifikatzeko eskatu zieten. Bi lagun hauetako batek furgonetaren giltzak poltsikoan zituela, atxilotu zituzten biak, beti ere Eusko Jaurlaritzaren Barne saileko iturrien arabera.

HITZAkide HITZAkide