Urak gidatuko dituen ekintza sorta aurkeztu du Cristina Eneak
Cristina Enea Fundazioak Urumea eta bere bazterrak aztergai izango dituen HidroLogikak proiektuko egitaraua aurkeztu du. Bi erakusketa, lau bisita gidatu, txotxongiloak, ipuin kontalari bat eta uraren inguruko ikuspegi desberdinak eskainiko dituzten hiru hitzaldi antolatu dituzte. Maiatzaren 2tik ekainaren 16ra izango da Hidrologikak proiektuaren egitaraua.