Emakume bat bere buruaz beste egiten saiatu da, etxetik kaleratu behar zutela eta
Atzo arratsaldean konorterik gabe topatu zuten haren etxean, Amaran, eta Donostiako erietxera eraman zuten
Emakumezko bat bere buruaz beste egiten saiatu zen atzo arratsaldean Donostian, etxetik kaleratzeko agindua zuela eta. Amara auzoko etxebizitza batean konorterik gabe aurkitu zuten emakumea, eta Donostiako erietxera eraman zuten. Emakumeak ohar bat utzi zuen, kaleratuz gero bere buruaz beste egingo zuela ohartaraziz. Ustez pastillak hartu zituen.