Eider Rubiok beste denboraldi baterako luzatu du kontratua Bera Berarekin
Bera Bera Eskubaloiarekin beste urtebeterako luzatu du kontratua Eider Rubio donostiarrak. Rubiok 34 urte ditu eta bere hamaikagarren denboraldia beteko du, 2012-2013an. Aurrera begira, pozez dagoela dio: «Denboraldi zoragarria izan daiteke, Txapeldunen Ligan parte hartzeko aukera izango baitugu», adierazi du Rubiok.