Hondakinen kudeaketaren «bidegurutzea» irudikatu dute Ondarretan
Berrerabili eta birziklatu ala errauste plantara bidali, Gipuzkoa, hondakinen kudeaketaren gaian, «bidegurutze batean» dela irudikatu dute zero zabor politiken alde egiten duten taldeek. Hondakinetako materialen balioa berreskuratu, gaika bildu eta birziklatzearen alde lanean ari diren Gipuzkoako 34 taldeen aurkezpena Ondarretan egin dute.