Hainbat sindikatu kalera irtengo dira gaur Maiatzaren Lehena dela-eta
Maiatzaren Lehena da gaur, Langileen Nazioarteko Eguna. Mobilizazio ugari izango dira hirian, ohi bezala. Eguerdi aldean egingo dituzte ekimen gehienak, Erdialdean. LABek, esaterako, 12:30ean ekingo dio manifestazioari Bulebarrean. Ordu erdi lehenago, UGT eta CCOO sindikatuek, biek elkartuta, gauza bera egingo dute Alderdi Ederretik abiatuta. CNTek ere bere aldarrikapenak kaleratuko ditu eguerdian.