Igarotako bidearen kronologia bat

‘The wish fish’ filma estreinatu dute

Haurrei zuzendutako ikus-entzunezkoa Principen, Antiguo Berrin eta Trueban ikus daiteke The Wish Fish (Desioen Arraina) haurrei zuzendutako filma da, eta aurreko asteburutik hiriko hiru zinemetan ikus daiteke, bai euskaraz bai gazteleraz. Zehazki, Sadeko zinema aretoetan proiektatzen ari dira filma: Principen, Antiguo Berrin eta Trueban. Baleukok ekoiztu du eta Eusko Jaurlaritzak babestu du, helburu garbi batekin, haurrengan arrainaren kontsumoa bultzatzea. Opil da filmeko protagonista, arraina gorroto duen umea. Opilek zabor-janaria jateari uztea nahi du bere amak. Hala, egun batean plater berezi bat prestatzea erabakiko du: Desioen arraina. «Lurretik kanpoko bizilagunek mundu osoko arrainak eramatea desio dut», eskatuko du orduan Opilek. Bere desioa beteko da, eta mundua hondamendiaren zorian geratuko da.
HITZAkide HITZAkide