22 taldek parte hartuko dute Gazteen Antzerki Topaketan
Gazteen Antzerki Topaketaren XXIV. Edizioa, maiatzaren 4an hasi eta ekainaren 15ean amaituko da. Talde ez profesionalen antzerkia sustatzea eta zabaltzea dira topaketaren helburu nagusiak. Aurten 22 taldek parte hartuko dute, bi kategoriatan banatuta: Junior eta Senior. Arte eszenikoen munduko 3 profesionalek osatuko dute epaimahaia, eta beraien eginkizuna izango dira sariak erabakitzea.
Antzezlanak ondorengo agertokietan izango dira: Antzoki Zaharra, Egia Kultur Etxea eta Lugaritz Kultur Etxea. Sarrerak 3€tan salduko dira; eta jasotako dirua dagokion taldeari emango zaio.