'Elur-antzara' eleberria irudiztatu du Aitziber Alonsok
Paul Gallicoren liburuaren euskarazko itzulpenaren argitalpenean parte hartu du marrazkilari donostiarrak
Ane Urrestarazuk itzuli du euskarara, eta Aitziber Alonsok irudiztatu ditu orriak. Paul Gallico idazlearen The Snow Goose liburua kaleratu dute euskaraz. Elur-antzara izena du euskarazko liburuak. Argitalpenaren audio bertsioan Uxue Alberdik parte hartu du, eta hark irakurri du AEBetako irakaslearen narrazioa. Ingalaterrako kostaldean eta Bigarren Mundu Gerran dago girotuta istorioa. Bazterkeria eta elkarlana, bakardadea eta amodioa, gerra eta izadia dira liburuaren gai nagusiak.
Liburuaren aurkezpena Donostiako San Telmo museoan egingo dute maiatzaren 15ean, 19:30ean. Aitziber Alonso ilustratzaileak, Uxue Alberdik eta Aritz Branton koordinatzaileak parte hartuko dute. Elur-antzara liburua dendetan salgai dago jada, baita Elur-antzara.com webgunean ere.