Igarotako bidearen kronologia bat

Javi Salgado Campusa izango da Pablo Prigioni Campusa izandakoa

Azken lau urteetan Donostian egin den Pablo Prigioniren saskibaloi campusa Javi Salgado Campusa izango da aurtengoan. Aurreko urteetan bezala, Antiguako Ekintza ikastolan egingo dute campusa. Zehazki, ekainaren 25etik 29a izango da, eta 6 eta 16 urte arteko haur eta gazteei zuzendua egongo da. Javi Salgado, Lagun Aro GBCko 14 zenbakidun joko-antolatzaileaz gain, beste bisita bat ere jasoko dute campusean, Jose Angel Samaniegorena, Joventuteko entrenatzaile laguntzailea. Informazio gehiagorako honako bideak erabil daitezke: 691 44 69 09 eta 691 44 69 10 telefonoak, javisalgado@sportevents.es posta elektronikoa edo Sportevents.es webgunea.
HITZAkide HITZAkide