Amaia Ramirezen ustez Bera Bera Eskubaloiak oso denboraldi ona bete du
Prentsarekin egindako gosarian, Bera Bera Eskubaloiaren inguruko hainbat albiste eman ditu Amaia Ramirezek, taldeko presidenteak. Denboraldiaren balantzea oso ona da Ramirezen ustez. “Ikusgarriena Txapeldunen Ligarako sailkatu izana da, baina harrobian lan handia egin dugu Egiako klubarekin batera, eta seniorren bigarren taldea mailaz igotzea lortu dugu”, azaldu du Ramirezek. Bestetik, abuztuan bere postua utziko duela jakinarazi du, eta maiatzaren 12an ABF Liga bukatuko denez, Bidebietan zaleei eskainitako jaia egingo dutela esan du.