Igarotako bidearen kronologia bat

Auzotarren helegite batek Errotaburun DYAren zentro berri bat egiteko proiektua geldiarazi du

Udalak bilera egin du DYArekin eta helegitea aztertzen ari dira DYAk formazio eta boluntariotza zentro bat egiteko proiektua zuen Errotaburun. Proiektua, ordea, kolokan dago. Udalak lursail bat utzi zion DYAri, baina Errotaburu bai! elkateak helegitea jarri dio, eta Auzitegi Nagusian aurkeztu du. Gipuzkoako DYAko presidente Jose Luis Artolak proiektuak aurrera egiteko duten interesa azaldu zuten atzo prentsaurreko batean, baina oraingoz ezingo dute aurrera egin. Duela bi aste izan zuten Errotaburu bai! elkarteak jarritako helegitearen berri. DYAk duela bi urte lortu zuen lursaila Errotaburun, udalaren lehiaketa publiko batean. DYAk jada udal ordezkariekin bilera egin du, eta haiek hartuko duten erabakiaren zain dago. Lursaila lortu zuenean lanak egiteko baimena lortzeko izapideak egin zituen, eta joan den otsailaren 3an lortu zuen. Auzoko ILAE elkartearekin ere bildu da DYA, proiektuaren berri emateko.
HITZAkide HITZAkide