Jose Gracenea margolaria Ekain Arte Lanak galerian (Argazkia: Estitxu Zabala)
Jose Graceneak (Irun, 1927) bere margolanekin osatutako erakusketa zabalduko du gaur, Parte Zaharreko Ekain Arte Lanak galerian, eta ekainaren 16ra arte egongo da ikusgai. Naturaren inguruko 30 margolanek osatzen dute erakusketa, eta bere amari, Meltxora Agirregomezkortari, eskaini nahi izan dio. Olioak, akuarelak eta pastelak dira; eta guztiak daude salgai, bat izan ezik,
Hegohaizia basoan (1988) -irudian-. UR Taldeko kidea da Gracenea, eta 2010ean Ekain galerian jarritako erakusketa baten bidez egin zuen harremana oraingo erakusketa zabaltzeko.