Carlos Castañok Realeko belar hockey taldea entrenatzeari utziko dio
Carlos Castaño argentinarrak Realeko belar hockey taldeko entrenatzaile izateari utziko dio. Sei denboraldi eman ditu Castañok taldea zuzentzen, eta lorpen handiak egin ditu taldearekin. Dagoeneko badu nork ordezkatuko duen, Ion Kamio, bigarren entrenatzaile postuan egon dena, eta Donostiako Atletikoko jokalaria. Peio Azkoaga jokalariaren laguntza ere izango du.