Gaur emango diote hasiera Altzako XII. Bertso Asteari
Altzatarrek ohiturari jarraituko diote, eta Altzako XII. Bertso Astea egingo dute, gaur bertan hasita. Erregea eta Bufoia ikuskizuna izango da lehen ekitaldia, Ander Lipus aktorea eta Sustrai Kolina bertsolaria protagonista izango dituelarik, gaur, Herrerako Nido tabernan, 22:30ean. Gainontzeko ekitaldi guztiak datorren astean izango dira: Asteartean, Bertsolharitza izeneko ipuin kontaketa eskainiko du Ibai Esoainek, Tomasenen, 18:00etan. Larunbatean, berriz, bertso bazkaria egingo dute, Altzatarrak elkartean, Julio Sotorekin eta Iker Zubeldiarekin. Igandean, bertso jaialdiaren txanda izango da, Altzagainan.

