Igarotako bidearen kronologia bat

Boluntariotzari aitortza egin diote Zubiri-Manteoko ikasleek

image Zubiri-Manteo ikastetxeko Merkataritza eta Marketin Kudeaketako ikasleak, urtero bezala, ikasketa amaierako proiektua gauzatzen ari dira. Aurten,Gizalderekin bat eginda, herritarrek boluntariotzaren garrantziaz kontzientzia hartzea dute helburu. Horretarako, ‘Ez horregatik’ kanpaina abian jarri dute gaur goizean. Horren berri emateko, Zurriolatik irtenda, hiru hondartzen ibilbidea osatu, eta Parte Zaharrean barrena ibili dira gurpil gainean. Gaurtik ostirala bitartean beste hainbat kale ekimen aurrera eramango  dituzte. Ostiralean, berriz, amaiera ekitaldia egingo dute Aquariumen.
HITZAkide HITZAkide